Behar duzuna hau bada:
1- Zuen txakurraren jarrerak aldatzea
2- Trebetasun berriak irakastea eta berarekiko lotura hobetzea
Prozesu honetan bidelagun izango gaituzu, animaliaren lengoaia ulertzen lagunduz.
Kangune
Txakurren trebakuntza eta heziketa Beasainen
Oinarrizko heziketa
Oinarrizko heziketa eta jokabideak zuzentzea egoitzan!
Oinarrizko aginduak: Eserita, etzanda, geldi, zure ondoan ibili uhaletik tira egin gabe, aginduei kasu egitea.
Pasiraren indartzea: uhaletik tira ez egitea, beste txakur edo pertsona batzuen aurrean indarkeriaz edo asalduraz ez erreakzionatzea, bizikleten, autoen, patineteen atzetik ez korrika egitea…
Zure txakurrarekiko lotura handitzea: oinarrizko hezkuntza finkatzeko eta emaitza bikaina lortzeko ezinbesteko alderdiak.
Socializazioa: Beste txakur eta pertsona batzuen konpainiaz gozatzen jakitea.
Heziketa aurreratua
“Txakur eredugarria”
Txakur-egoitza instalazio propioetan eskaintzen dugu, oinarrizko hezkuntzan ikasitako aginduak sendotuz. Kontzeptu asko zabaltzen ditugu, “Txakur-hiritar eredugarria” izatera eramango gaituztenak, eta, batez ere, zure maskotarekin duzun lotura areagotuko dutenak.
Lantzen duguna
– Deiari kasu egitea / arreta
– Txakur gehiagorekin eodta pertsona taldeetan lasaitasuna mantentzea
– Hiriko pasirak
– Mendian eginiko pasirak
– Jolasa motibazio moduan eta elkarrekintza positiboa.
Kumeen sozializazioa
Sozializazioa ezinbestekoa da, eguneroko zaratetara, gainazal desberdinetara, pertsonetara, beste animalia batzuetara… ohitzeko. Sozializazio on batek txakur orekatu bat lortzen laguntzen du.
Banakako hezkuntza honetan honako hauek ikasiko dituzu:
– Liderraren identifikazioa
– Jolasaren hastapenak
– Oinarrizko zaintzak
– Uhalarekin paseatzea
– Hozkada kudeatzea
– Oinarrizko aginduak: Eseri, etzan, geldi…
Beasainen
Txakurren trebakuntza
mota desberdinak
Mantrailing
Usaimen lanekin jarraitzen dugu! Nork ez ditu ikusi film horiek, zakurrak iheslarien aztarna segiz, uhalari lotuta daraman poliziari tira eginez?
Hori da Mantrailing-a! “Desagertutako” pertsonaren arropa zati bat emango diogu, eta zakurrak bere arrastoa jarraituko du, berarengana eraman arte.
Gustoko ez ditugun jarreren moldaketa
Batzuetan, txakurrek ohitura txarrak hartzen dituzte edota jarrera agresibo, txikitzaile edo iheskorra dute.
Alteratutako egoera emozional baten erruz izan daiteke edota trauma baten ondorioz, hala nola, beldurraren edota antsietatearen ondorioz.

Hautematea
Txakurraren usaimena gizakiarena baino 10 mila aldiz handiagoa da, eta ez dago hura gainditzeko gai den makinarik. Gainera, txakurrak etengabe erabiltzen du, besteak beste, lurra, pertsonak edota beste txakur batzuk ezagutzeko. Behar duen informazio guztia bere usaimenarekin biltzen du.
Hori horrela: Zer hobe arma hori erabiltzea txakurrak gurekin helburu bat izan dezan?
Funtzio hori garatzeko jolasak, erronkak eta arazoak planteatuko dizkiogu, hartara objektuak aurkitu ditzan eta usainak eta substantziak bereizi ditzan. 10 minutuko usaimen-lana 2 orduko ibilaldiaren baliokidea da!!
Bizkortasuna
Ariketa fisikoko jolasak! Ondo pasako dugu altuera jauziak eginez, luzeerakoak, ranpak igoz eta jaitsiz… Ea nork egiten dituen azkarrago!!
Beasainen
Txakurren heziketa
mota desberdinak
Mantrailing
Usaimen lanekin jarraitzen dugu! Nork ez ditu ikusi film horiek, zakurrak iheslarien aztarna segiz, uhalari lotuta daraman poliziari tira eginez?
Hori da Mantrailing-a! “Desagertutako” pertsonaren arropa zati bat emango diogu, eta zakurrak bere arrastoa jarraituko du, berarengana eraman arte.
Modificación de conductas no deseadas
Batzuetan, txakurrek ohitura txarrak hartzen dituzte edota jarrera agresibo, txikitzaile edo iheskorra dute.
Alteratutako egoera emozional baten erruz izan daiteke edota trauma baten ondorioz, hala nola, beldurraren edota antsietatearen ondorioz.

Detección
Txakurraren usaimena gizakiarena baino 10 mila aldiz handiagoa da, eta ez dago hura gainditzeko gai den makinarik. Gainera, txakurrak etengabe erabiltzen du, besteak beste, lurra, pertsonak edota beste txakur batzuk ezagutzeko. Behar duen informazio guztia bere usaimenarekin biltzen du.
Hori horrela: Zer hobe arma hori erabiltzea txakurrak gurekin helburu bat izan dezan?
Funtzio hori garatzeko jolasak, erronkak eta arazoak planteatuko dizkiogu, hartara objektuak aurkitu ditzan eta usainak eta substantziak bereizi ditzan. 10 minutuko usaimen-lana 2 orduko ibilaldiaren baliokidea da!!
Agility
Ariketa fisikoko jolasak! Ondo pasako dugu altuera jauziak eginez, luzeerakoak, ranpak igoz eta jaitsiz… Ea nork egiten dituen azkarrago!!
HEZIKETA PLAN DESBERDINAK
Oinarrizko heziketa
Oinarrizko heziketa ezinbestekoa da zu eta zure txakurra familiarekin eta gizartean bizi ahal izateko. Txakur orok ikasi beharreko Oinarrizko aginduak ikasiko dituzu, baina batez ere, zure zakurra ulertzen ikasiko duzu, nolakoa den eta nola jokatu behar duzun berarekin. Oraindik ere kumea denean heztea gomendatzen da, ohitura txarrak har ez ditzan. Kangunen jarrera pauta batzuk ezartzen lagunduko dizugu zurekiko, beste txakurrekiko eta pertsonekiko harremanaren oinarriak izango direnak. Oinarrizko Banakazko Heziketa. Familia eta zakur bakoitzak bere izaera eta egoera zehatza ditu. Zure txakurrarekin harmonian bizi ahal izateko, bada zati garrantzitsu bat, zure maskotaren ezagutzan eta jarreren ohitzean bai zure familiarekin eta baita zure txakurarrekin ere. Prozesu hau ezinbestekoa da heziketak arrakasta izan dezan eta hezitzailearen arreta osoa eskatzen du. Oinarrizko heziketarekin hau ikasiko duzu:
- Oinarrizko zaintzen, elikaduraren eta garbitasunaren aholkularitza.
- Jolasaren hastapenak
- Oinarrizko aginduak: eserita, etzanda, geldi, uhaletik tira egin gabe zure alboan ibiltzea, aginduei kasu egitea…
- Paseoaren indartzea: Uhaletik tira ez egiteabeste txakur edo pertsonen aurrean modu agresiboan edota asaldatuta ez erreakzionatzea, bizikleta, auto edota patineteen atzetik korrika ez egitea…
- Zure txakurrarekin lotura handitzea: Hau ezinbestekoa da oinarrizko heziketa egonkortu dadin, emaitza bikainak izan ditzan.
- Socializazioa: Beste pertsona edota txakur batzuen konpainiaz gozatzen jakitea. Zaratei, suziriei, trenei… beldurra galtzea.
Heziketa egoitzan
Bizilekuan egiten den hezkuntzan, txakurra hezitzailearekin bizi da.
Txakurra berarekin bizi da eta hezitzailea doan leku guztietara doa, aldi berean terapia eginez.
Normalean, hau oinarrizko heziketa ez duten edota gustoko ez ditugun jarrerak dituzten txakurrekin egiten da, euren familiak eskolatik urrun bizi direnean.
Jokabideak zuzentze hau oso egokia da, txakurrari arreta emateko orduak aurrez aurre ematen direnak baino askoz ere gehiago direlako, eta elkarbizitzak txakurra hainbat egoeratan ikusteko aukera ematen duelako. Terapiek 4 eta 5 aste bitartean irauten dute, baina hori txakurraren eta txakurrak duen arazoaren araberakoa da.
Heziketa aurreratua
Gure txakurrekin bizimodu orekatua izan behar dugu. Txakur orekatua da bere “taldearen” barruan seguru eta lasai sentitzen dena, eta ondo asko dakiena zein den bere lekua eta bere funtzioa taldearen barruan. Gure txakurrenganako maitasuna ez da neurtzen ematen diegun janari, mimo edo ibilaldien kopuruaren arabera. Egunerokotasunari zentzua ematen saiatuko gara, bete beharreko helburuak emanez, eta, horrela, txakur orekatu bat ez ezik, gurekin lotura sendoa ere lortuko dugu.
1.- AGINDUAK: FUSS: Eserita, zure ezker hankari itsatsita. RAI: Eserita, zure eskuin hankari itsatsita. INN: Zure hanken artean etzanda. PLATS: Etzanda eta geldi. HIAR: Zugana etortzeko deia, eta parean eserita.
2.- LASAITASUN SEINALEAK: Txakurraren emozioen eta egoeren interpretazioa. Txakurra irakurtzen ikasiko dugu, esan nahi diguna ulertzen.
3.- SARIAK EDO INDARTZAILEAK: GAuza bakoitza noiz erabili behar den ikasiko dugu, eta euren balioa ematen, hala, TXAKURRARI GU HOBETO ULERTZEN LAGUNTZEKO! Indartzaile soziala: Laztanak, mimoak… Oinarrizko indartzailea: Janaria, extrak…Jolasak: pilota, soka….
Kumeen heziketa
Txakurraren lehen adinetan, oso garrantzitsua da oinarrizko hezkuntza-arau batzuk ezartzea; denborarekin pixkanaka barneratuko dituenak eta bizitzan zehar mantenduko dituenak. Hezkuntza honetan honako hauek ikasiko dituzu:
- Beldurrak aurreikustea
- txakur kumea zarata desberdinetara ohitzea
- Azalera desberdinak
- Autoak, bizikletak…
- Liderraren identifikazioa
- Jolasaren hastapena
- Oinarrizko zaintzak
- Uhalarekin pasiatzea
- Hozkadaren kudeaketa
- Oinarrizko aginduak: eserita, etxanda, geldi…
TXAKUR BELDURTIA + TXAKUR DESOREKATUA = TXAKUR OLDARKORRA
Gustoko ez ditugun jarreren aldaketa
Batzuetan, txakurrek ohitura txarrak hartzen dituzte, edo jokabide oldarkorrak, suntsitzaileak edo iheskorrak izaten dituzte. Egoera emozional asaldaturen batengatik edo traumagatik izan daiteke, hala nola beldurra edo antsietatea. Jokabide horiek heziketa berezia behar dute, kasu eta txakur bakoitzari egokitutako terapian oinarrituta. Garrantzitsua da garaiz antzematea, jokabidea hezteko eta, horrela, errepikatzea ekiditeko edo gure txakurrari bere arazoa gainditzen laguntzeko. Terapiak zuzeneko klaseekin edo bizilekuan egin daitezke; azken aukera horretan, txakurra hezitzailearekin bizitzen geratzen da aldi baterako.
Heziketa berezitua
Helburua gure txakurraren eta gure arteko lotura perfektu hori lortzea da, eta horretarako oso garrantzitsua da bien artean helburu amankomun bat egotea. Gure txakurra gehiago dibertitzen bada beste txakurrekin gurekin baino, inoiz ez dugu lortuko txakurren maitale guztiok bilatzen dugun lotura emozional hori. “Lan” edo “jolas” gisa plantea dezakegu… Baina bilatzen duguna txakurrarekin interakzioan aritzea da eta bere egunerokotasunari zentzua ematea: txakurraren eta gidariaren zoriona, noski! Je je. Bere gidak planteatu dion lan edo arazo bat behar bezala egiten duenean, emaitzak ez du preziorik!! Ikaragarria da!!! Benetan oso atsegina, eta zure txakurrarekiko lotura sendotuko du.